Garai bateko 'Sorapedia'

Erabiltzailearen aurpegia Sorapedia. Soraluzeko entziklopedia digitala. 2016ko uztailaren 5a

1970ean Ramiro Larrañaga soraluzetarrak 'Placencia de las Armas' liburua kaleratu zuen, Donostia Aurrezki Kutxaren laguntzaz. 

Hura izan zen aurreneko 'Sorapedia', Soraluzeri buruzko lehen monografia. Ia 50 urte geroago, bertsio digitala eskura daukazue, Sorapediako Liburutegi digitala atalean.