Laster zabalduko da datorren ikasturterako ikasleen matrikula egiteko epea.

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko urtarrilaren 21a

Datorren ikasturtean herriko bi ikastetxeetan matrikulatu nahi duten ikasleek urtarrilaren 25etik otsailaren 5era arteko epea izango dute ikastetxeetan bertan beren matrikula eskabideak aurkezteko.

Ikastetxeek matrikula-eskabideak egiteko modua, ordutegia eta aurkeztu beharreko agiriak zeintzuk diren jakinaraziz etxeetara helarazi dituzten eskutitzak zein matrikula-orria bera ondoren atxikitzen dugun loturan  kontsulta daitezke.

http://www.soraluze.eus/eu/albisteak/datorren-ikasturterako-ikasleen-matrikula-eskabideak-egiteko-epea-zabaltzear-da