Bihar, 19:00tan Udal Batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko urtarrilaren 26a

Eztabaidatu eta bozkatuko diren puntuen artean, 2016ko aurrekontu proiektua izango da hizpide.

Eztabaidatu eta bozkatuko den gai zerrenda ondorengoa izango da:

 

1.-     2015eko azaroaren 19ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

       

2.-     Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

        

3.-     2016. urterako aurrekontua.

 

4.-     2016. urterako aurrekontuaren exekuzio-araua.

     

5.-     2016. urterako plantilla organikoa.

    

6.-     2016. urterako lanpostuen zerrenda.

  

7.-     Legegintzaldirako kudeaketa plana (2015-2019).

 

8.-     Udalerri honetako Bake Epaile titularra eta ordezkoa hautatzea.

 

9.-     Juan Carlos Larreategi Jauregi jaunak egindako bere jabetzako “Loralde-Sagasti” eta       “Elordi” izeneko lursailen doako lagapena onartzea.

         

10.-  “Gizaburu” izeneko landa-lursaila erostea udalerri honetako Goenetxe-etxetxo baserriaren jabeei.

 

11.-  Gizaburu” izeneko landa-lursaila erostea Juana Ibabe Errasti andreari.

          

12.-  Etxegabetzeak saihesteko jarduera-protokoloa.

       

13.-  Larrialdietako etxebizitza esleitzea.

    

14.-  Sakeleko telefono bidezko aldi bereko itzulpen eta interpretazio zerbitzura atxikitzea, etorkinei eta gizarte zerbitzuei zuzendurikoa.

   

15.-  Eskari eta galderak.