Gimnasioko makina berriak erabilgarri

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko martxoaren 16a

Iritsi dira kiroldegiko gimnasiora Udalak orain dela gutxi erosi zituen makina berriak.

Konkretuki kuadrizepsa lantzeko makina bat eta eliptika bat izan dira herritarren eskariz erosi diren makinak. Udalaren asmoa, poliki-poliki gimnasioa behar bezala egokitzen joatea izango litzateke. Udalak 5.100€tako inbertsioa burutu du guztira.