Soraluzeko Mapa Morea

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko otsailaren 9a

Udalerri inklusiboagoa lortzeko helburuarekin Udalak prestatzen diharduen Soraluzeko Mapa Morearen dokumentuari astelehenetik aurrera egin ahal zaizkio ekarpenak.

Udalerria genero ikuspegitik aztertu eta herritar guztien eskura egongo diren espazio publikoak bermatzeko helburuarekin Soraluzeko Mapa Morea prestatzeari ekin zion Udaleko Berdintasun Batzordeak iazko udazkenean, herritarrekin batera aurrera eramandako partehartze prozesu baten bitartez.

Prozesu horretatik sortutako oinarrizko dokumentua prest dago dagoeneko eta, datorren astelehenetik aurrera, hilak 12, webgune honetan zintzilik egongo da herritarrek beraien ekarpenak egin ahal izan ditzaten. Aipatutako dokumentura iristeko nahikoa izango da orrialdearen eskubialdean dagoen "Soraluzeko Mapa Morea" banerrean klikatzea.

Ekarpen horiek egiteko epea otsailaren 28ra arte luzatuko da eta Udaletxeko Harrera Bulegoan entregatuz nahiz  posta-helbidera bidaliz egin ahal izango dira.

Udalak beren ekarpenak egitera animatu nahi ditu herritarrak, guztien artean udalerri inklusiboagoa egin ahal izateko.