Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak egiten ari diren lanok udalerriko lau landa auzoetan burutuko dira: Irure, Ezozia, San Andres eta Txurrukan.
Lan hauek oso garrantzitsuak izaten dira beti errepideak behar den moduan mantentzeko eta zer esanik ez aurten, izaten ari garen eguraldi nahasi eta euriteen ostean.