Etxaburueta kalea ibilgailuntzat moztuta egongo da urriak 3 (astelehenea), 4 eta 5

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko irailaren 30a

Kale horretako 8. zenbakian zoladuran egin behar diren konponketa lanengatik ezingo da bidea erabili

Etxaburueta 8an, kaleko zoladuran egin behar diren konponketa lanengatik errepidea moztuta egongo da urriaren 3 (astelehena), 4 eta 5ean.

Lan hauek Izagirre Igeltsaritza enpresak burutuko ditu eta Soraluzeko Udalak 3.333,55 euroko (Bez-a barne) inbertsioa burutuko du.

Udalak aldez aurretik barkamena eskatzen du itxiera honek eragin ditzakeen eragozpenengatik.