"Hopper oilaskoerbia" pelikularen proiekzioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko abenduaren 1a

"Hopper oilaskoerbia" pelikula ikusi ahal izango da igande honetan Udaleko Kultura Sailak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zine-zikloaren barruan.

Udaleko Kultura Sailak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zine-zikloaren barruan "Hopper oilaskoerbia" pelikula ikusi ahal izango da, igande honetan, abenduak 3, arratsaldeko 5etan.

Pelikulak, gutxi gora-behera, 4-10 urte arteko haurrei dago zuzenduta, nahiz eta edozeinek izango duen sartzeko aukera.

6 urtez beherako haurrek heldu baten laguntzaz sartu beharko dute.

Sarrera doakoa izango da Atxolin IGE-ko bazkide diren haurrentzat, eta euro 2koa gainontzekontzat.

Pelikula

Izenburua: "Hopper oilaskoerbia".

Zuzendaria: David Collard.

Herrialdea: Belgika.

Urtea: 2022.

Iraupena: 91 minutu.

Hizkuntza: Euskara