Palestinarekiko elkartasun mobilizazioak - Debabarrena

Palestinaren aldeko lanuzteak, bihar, urriak 15

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025eko urriaren 14a

Urriaren 15erako sindikatuek Palestinaren alde deitutako lanuzteekin bat egin dute Soraluzeko Udaleko langileek.

Soraluzeko Udaleko langileek, grebarako eskubidea baliatuz, bihar, urriak 15, Palestinaren aldeko elkartasuna adieraziz sindikatuek deitutako lanuzteekin bat egitea erabaki dute.

Ondorioz, goizeko 11:00tatik aurrera, udala, herritarren arreta zerbitzua eta liburutegia itxita egongo dira. Arratsaldez, ostera, liburutegiak eta ludotekak 19:00etan etengo dute beren jarduna.

Zerbitzu minimoak udaltzaingoak beteko ditu.