Urteko lehen bilera egingo du gaur, urtarrilak 21, eguaztena, Hezkuntza Foroak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2026ko urtarrilaren 20a

Soraluzeko Hezkuntza Foroa bihar batuko da aurtengo lehen saiorako; urtarrilak 21, eguaztena, 18:30etik aurrera Herri Antzokian.

Soraluzeko hezkuntza formal eta ez formaleko profesional, norbanako eta eragileak biltzen ditu Hezkuntza Foroak. Urtean hirutan batzen da Soraluze herri hezitzaile eta hezkuntza komunitate gisa dituen erronken gainean jarduteko.

Aurreko urteko Hezkuntza Foroetan landutako gaien jarraipena egingo da biharko hitzorduan, eta aurtengorako planteatutako erronkei ere helduko zaie: besteak beste, euskararen kaleko erabilera, harrera plana eta ingurumenaren lanketa.

Soraluzeko hezkuntza eragile oro dago gonbidatuta Hezkuntza Foroan parte hartzera, bai eta gaian interesa duen edonor ere.

Eguna: urtarrilak 21, eguaztena

Ordua: 18:30 - 20:00

Lekua: Herri Antzokia