Herriko Hezkuntza Proiektuaren baitan osatutako lan talde honetan Atxolin eta Keixeta Guraso Elkarteak, Pil-Pilean Euskaltzaleen elkartea, Kukumixo Aisialdia Taldea eta Udala ari dira eskuz esku lanean, beste herri eragile batzuekin konplizitateak eta koordinazioak bilatuz; herriko ume eta gazteei aisialdi hezitzailea eskaintzeko helburuarekin.
Oraingo honetan, iazko arrakasta kontutan hartuta, Soraluzeko Zirkopilla Zirko Eskolarekin batera martxoaren 1ean, domekan, ZIRKO TAILERRA antolatu dute Soraluzen, herriko ume zein gazteek zirkoaz gozatu ahal izateko.
Tailer honetan haur eta gazteentzako hiru txoko antolatuko dira. Bertan, oihalekin, malabarrekin eta oreka jarduerekin esperimentatzeko aukera egongo da. Tailerra Kiroldegiko Frontoian burutuko da eta bi txanda egongo dira adinaren arabera banatuak:
-
HH4tik LH2ra 11:00-12:15
-
LH3tik DBHra 12:15-13:30
Horrez gain, 0-3 urte bitarteko umeentzat ere jolas proposamen ezberdinez osatutako txoko bat prestatuko da goiz osoan zehar martxan egongo dena; bertan heldu baten laguntzarekin parte hartzeko aukera izango dute.
Tailerraren funtzionamendu egokia bermatzeko, aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da, otsailaren 26a baino lehen.
Txoko guztietan aritzeko aukera
Hiru txoko antolatuko dira espazioan zehar eta txoko bakoitzean zirko eskolako dinamizatzaile bat egongo da jarduerak proposatzen eta ariketak erakusten. Atxolin Guraso Elkarteko kideak ere arituko dira laguntzaile gisa. Talde txiki bakoitzak txokoz txoko proposatutako ekintzak egin ahal izango ditu.
-
Oihalak: Hainbat oihal zintzilikatuko dira dagokien koltxonetekin eta bertan ariketa ezberdinak probatzeko aukera egongo da.
-
Malabareak: Kariokak egin eta erabiltzen ikasiko dira eta horrez gain, diaboloak, uztaiak, pelotak eta plater txinararrak egongo dira. Adinaren araberako ariketak egingo dira txoko honetan.
-
Oreka txokoa: Slackline, rola bola, pedala, ruloa, hanka paloak. Hauekin hainbat oreka ariketa frogatzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek.
Izen-ematea
Tailerraren funtzionamendu ona bermatzeko, ezinbestekoa izango da tailerrean izena ematea. Horretarako azken eguna otsailaren 26a, izango da eta online egin beharko da ondorengo galdetegia betez.
Zirko Eskolatik eta Aisialdia Elkarrekin egitasmotik, Soraluzeko ume eta gaztetxoak animatu nahi dira ekintza berezi honetan parte hartzera.
