Aurreko urtean bezala, aurten ere Aisialdia Elkarrekin lan-taldearen ekimenez, udaberriko oporretarako Oporlekuak antolatu dira.
Oporlekuen proposamena lan taldetik atera ostean, honen sustapenean dihardute Atxolin Guraso Elkarteak, Kukumixo Aisialdi Taldeak eta Soraluzeko Udalak. 4-12 urte bitarteko haur eta nerabeentzako aisialdi eskaintza izango da eskainiko dena.
Lehenbiziko astean, astelehenetik eguaztenera bitarteko dinamika izango dute Oporlekuek. Egun horietan egingo diren ekintzak Kukumixok, Ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean antolatuko dituzte. Bigarren astean berriz, egun bakarreko eskaintza izango du adin talde bakoitzak ludoteka edo gaztelekuan.
Aurrez izena eman behar da
Ekintza horietan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izen ematea. Izen-emate epea, martxoaren 18an itxiko da. Kontuan hartu beharko da epez kanpo EZ dela izen ematerik onartuko.
Oporlekuak bi asteetan banatuta antolatu direnez, prezioak ere aldakorrak dira eta izena emateko 3 aukera izango dute familiek:
- Bi asteetarako izen-ematea
- Lehenengo asterako bakarrik izen-ematea
- Bigarren asterako bakarrik izen-ematea

Izena emateko bi modu egongo dira:
- Online: https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak
- Aurrez aurre:
- Udaleko Harrera Bulegoan, astelehenetik barixakura, 9:00etatik 14:00etara.
- Pil-Pileanen bulegoan, astelehenetik barixakura, 17:00etatik 19:00etara
Ordainketa Atxolin IGE-ren kontu honetan egin beharko da: ES77 2095 5062 99 1062064307 (Kutxabank)
*Matrikula orriarekin batera ordainagiria aurkeztea ezinbestekoa izango da.
*Hobari sistema egongo da behar duenarentzat, eta honen eskaera eta izen ematea udaletxeko harreran egin beharko dira.
Edozein zalantza izanez gero 688740289/747476852 telefonoetara deitu edota hezkuntza@soraluze.eus-era idatzi daiteke.