Urtero moduan, aurtengo udako oporraldirako udalekuak eta gazte oporraldiak zein euskal udalekuak antolatu dituzte Araba, Bizkaia eta Gizpuzkoako Foru Aldundiek eta Euskal Udalekuak elkarteak, hurrenez hurren. 2009 eta 2019 urteen artean jaiotako haur eta gaztetxoei zuzenduta daude biak.
Aldundiko Udalekuak eta gazte oporraldiak
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako haur eta nerabeei zuzenduta daude, eta jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasuna garatzeko leku bat eskaini nahi zaie beren gozamenerako eta autonomia pertsolana finkatzeko. Bi taldetan banatzen dira, adinaren arabera: 7-13 urte bitartekoentzako udalekuak eta 14-17 urte bitartekoentzako, ostera, gazte oporraldiak.
Izena emateko epea martxoaren 6tik 20ra bitartekoa da, eta Soraluzeko Udaleko Haurren eta Gazteen Departamentuan edo Internet bitartez egin daiteke, lotura hauetan:
- Udalekuetan izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko, sakatu hemen.
- Gazte Oporraldietan izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko, sakatu hemen.
Informazio gehiago behar izanez gero, udaletxean eskuorriak hartuta eta 943753043 telefono zenbakira deituta (Andrea, Hezkuntza teknikaria) lortu daiteke.

Euskal Udalekuak
Euskal udalekuak euskara eta natura ardatz hartuta garatzen dira Abaigar, Bernedo eta Goñiko etxe banatan. Hezitzaile boluntarioekin, Euskal Herri osoko ume eta gazteei zuzenduta daude, eta udan ere euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera eskaintzen die jolasa, elkarlana, alaitasuna, aniztasuna, dinamikotasuna, hezkidetza… bidelagun dituztela.
Hainbat txanda eskaintzen dira adinaren arabera Abaigar, Bernedo eta Goñiko etxeetan.
Izena ematea martxoaren 1etik 23ra bitartean eta internet bidez egin daiteke, lotura honetan: sakatu hemen.
Aukeraketa martxoaren 24an, asteartean, egingo da plaza baino eskaera gehiago dauden txandetan.
Informazio gehiago behar izanez gero, ondorengo webgunea bisitatu dauteke: sakatu hemen.
