Azken urteetan egiten duten moduan, ibai garbiketa antolatu dute Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapen Departamentuak, herriko Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak eta Lurgaia fundazioak herriko hainbat eragile eta elkarteren parte-hartzearekin.
Datorren zapatuan, apirilaren 18an, goizeko 9:30etan elkartuko dira bolondresak Plaza Barrixan.
Parte hartze oparoa
Ibai garbiketaren antolatzaileek herriko eragile eta elkarte ugariren parte hartzea izango dute gainera; izan ere, elkarrekin lan egiteak ekintza herritar gehiagorengana hurbiltzeko eta modu komunitarioagoan egiteko aukera ematen du. Hauexek dira ibai garbiketaren helburuak:
- Ingurumenarekiko konpromisoa sustatzea.
- Herritarren inplikazioa areagotzea.
- Komunitateko kide guztien parte-hartze aktiboa bultzatzea.
Arropa egokia eta antolaketa
Antolakuntzak parte-hartzaileei eskatzen die arropa zaharra eta erosoa eramateko eta uretan sartu nahi izanez gero (ez da derrigorrezkoa) gomazko botak edo badeadorea; eskularruak eta lanerako tresnak antolakuntzak ipiniko ditu, eta garbiketarekin bukatu ostean, hamaiketakoa ere eskainiko du parte-hartzaileentzako.
Bazkal ordurako etxera itzuliko dira parte-hartzaileak.
Izen-ematea, apirilaren 16ra arte
Izena emateko, bidali e-mail bat, eguena, apirilaren 16a baino lehen izen-abizenak, adina eta herria zehaztuz helbide honetara (Gaia: ibai garbiketa, Soraluze):
- info@lurgaia.org
- soraluzekobasobiziak@gmail.com
