Datorren astelehenetik, apirilak 27, maiatzaren 8 ostiral bitartean zenbait hiritartasun hobekuntza lan egingo dira Errekalde eta Baltegieta kaleetan eta horrek eragina izango du trafikoan eta autobus-zerbitzuan.
Baltegieta kalean, Lersundi jauregiaren parean, espaloiko malda zuzendu eta orekatzeko lanak egingo dira; lanok behar bezala gauzatzeko, errepidetik jardun behar da derrigor. Horretaz gain, Errekalde 18ko eraikinaren parean uraren eta argindarraren instalakuntzak ezartzeko lanak ere egingo dira, eta bide zatia moztuta egongo da. Gila Zubitik Baltegietaruntz dauden hainbat arketa ere konponduko dira. Horrek, halabeharrez, aldaketak ekarriko ditu herri barruko trafikoan zein autobus-zerbitzuan.
Autobus-zerbitzuan eragina
Apirilaren 27tik maiatzaren 8ra, egun osoz:
- Autobus-zerbitzuak aldaketak izango ditu Maltzagarako noranzkoan. Zubi Nagusiko eta SAPAko autobus geltokiak ezingo dira erabili. Geltoki horien ordez, Estaziñoko eta Ezozibideko geltokiak erabili beharko dira. Horretarako, saihesbidea bi norantzatan egokituko da semaforoen bidez.
- Mendarorako lineako autobusa Estaziñoko eta Ezozibideko Bergarako noranzkoko geltokietan hartu ahal izango da, ohiko Oleako zubiko geltokiaz gain.
Trafikoan eragina
- Oleako zubitik SAPAra trafikoa itxita egongo da lan egunetan goizeko 8:00etatik 17:00tara. Ordu tarte horretan:
- Errekalde 18tik Gila Zubira bitarteko bizilagun eta garajeak dituztenak, Gabolatsetik edo Santa Anatik joan eta Gilatik kontrako noranzkoan sartu beharko dira. Irteera aldiz Etxaburuetatik izango da.
- Baltegieta 4tik 19ra arteko aparkaleku eta garajeak erabili ahal izango dituzte, bi noranzkotan, Gabolatseko zubia baliatuta.
- Erregetxetik ezingo da Zubi Nagusirantz jaitsi eta Kalebarren eta Santa Ana kaleetatik irteera bakarra Etxaburuetatik izango da.
- Oinezko eremuen ordutegia 17:00ak arte luzatuko da.
Udala herritarrekin eskertuta
Udaltzainek emango diete tokian tokiko bizilagunei hartutako neurri zehatzen berri; bestalde, Soraluzeko Hirigintza departamentuak ondorengo neurri orokorrak hartu ditu.
Soraluzeko Udalak bere esker ona azaldu nahi die herritarrei herrian egiten ari diren obra eta konponketa-lanek sortutako traba eta eraginen aurrean erakutsitako jarrera ulerkorragatik.