“Aurretiazko borondateen” tailerren ekaineko txandan izen ematea irekita

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2026ko maiatzaren 4a

barrena.eus
Gaur, astelehena, egin da Aurretiazko Borondateen gaineko lehen informazio-hitzaldia Nagusien Kontseiluak eta JendartEkinek antolatuta. Txanda goraino bete denez, ekainerako 2.txanda bat ere martxan dago; ekainaren 1etan 15ean egingo diren saioek osatuko dutena. Izen-ematea zabalik dago -udaletxean- eta online ere albisteko estekan.

Bakoitzak bere bizitza kudeatzeko duen eskubidea oinarri hartuta, “Azken Aurreztiako borondateak” prozesu bat dira, non pertsonak planifikatzen duen, bereziki bere kabuz erabakitzeko gai ez den unerako, zein osasun-zainketa jaso edo baztertu nahi dituen etorkizunean. Horretarako modurik onena Aurretiazko Borondateen Dokumentuen bidez egitea da eta abian diren tailer hauetan hori egiten laguntzen zaie parte hartzaileei.

Tailerraren arrakasta handia azpimarratzekoa

Maiatzean 2 saiok osatuta, lehenbiziko txanda abiatu da. Tailerraren txanda bakoitzean 20 lagunek parte hartzeko aukera izan dute eta goraino bete da, itxaron zerrenda sortuz. Hori horrela ekainerako bigarren txanda abiatu da, ekainaren 1ean eta 15ean egingo dena.

Txanda bakoitza 2 saioz osatua egongo da. Lehenengo saioan zertarako balio duen, hitz-gakoak, prozedura eta bete beharreko dokumentua azaltzen dira. Bigarren saioan, gaitutako profesionalak dokumentua berrikusiko du, eta dena zuzen badago, prozesua amaitutzat emango da. Izapideak 6 hilabete irauten du gutxi gorabehera, sinatzen denetik historia klinikoan agertzen den arte. Behar izanez gero, dokumentua erabiliko da. Hala ere, sinatzaileak erabakia hartzeko momentuan komunikatzeko modurik badu, beti gailenduko da bere hitza dokumentuaren gainetik.

Izena emateko moduak

Izen ematea doakoa izango da eta bi modutan egin daiteke, maiatzaren 25a baino lehen:

  • Udaletxeko harreran, ohiko ordutegian.

  • Online galdetegia betez, hemen

ADI! Tailerrean gehienez 20 pertsonek parte hartuko dute. Izen-emate kopurua handiagoa bada, itxaron zerrenda egongo da.