Muturreko bero egunak izaten ari dira, eta tenperatura altuekin jarraituko dugu datozen egunetan ere. Hori dela eta, berotik babestu eta larrialdiak saihesteko, hainbat gomendio luzatu ditu Soraluzeko Udalak:
- Saihestu eguneko erdiko orduetan eguzkitan egotea.
- Edan ura sarritan, nahiz eta egarririk ez izan.
- Egon leku ahalik eta freskoenetan.
- Erabili arropa arina, txapela eta eguzkitako babesa.
- Saihestu jarduera fisiko bizia egitea, batez ere tenperatura handieneko uneetan.
- Arreta berezia adinekoei, haurrei eta gaixo kronikoei.
Gomendio gehiago behar izanez gero, Eusko Jaurlaritzak emandako jarraibide zehatzak kontsulta daitezke hemen: Bero plana
SoraluzekoUdalak, halaber, berotik babesteko espazioak ere zehaztu eta egokitu ditu bero handieneko orduetarako:
- Udal liburutegia (10:00-13:00)
- Arane kiroldegia (08:30-21:30)
- Kiroldegiko frontoia irekita egongo da herritarrentzako (10:00-20:00)
- Itxaropena jubilatuen elkarteko aretoa (10:00-20:00)
- Sapako aterpea eta Frontoi zaharreko estalpea
- Ur-txorrotak (10:00-21:00)
- Sagar errekako potzua (Kokapena hemen)
Norbera eta ingurukoak zaintzeko dei egiten dute Udal ordezkariek eta larrialdiren bat izanez gero, 112 telefono zenbakira deitzeko eskatu.