Lanbideren bidez 2 peoi kontratatzeko enplegu-deialdia zabalik dago gaurtik uztailaren 4ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2026ko ekainaren 25a

Soraluzeko udalak bi peoi lanaldi osoan lau hilabetez kontratatzeko enplegu-deialdia egin du lan ezberdinak eginez Udal brigadan aritzeko; izen-ematea zabalik dago uztailaren 4a arte.

Soraluzeko udalak bi peoi kontratatuko ditu udal brigadan zerbitzua emateko, lanaldi osoan eta lau hilabetez. Lan ezberdinak egitea aurreikusten da: Hiri-altzari eta parkeen mantenua, hilerrian lur-emate zerbitzuak, instalazio muntaketak, festetan lan egiteko... 

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Kalebarren 8ko Enplegu Zentroan, Lanbideren Elgoibarko bulegoan eta online eman dezakete izena gaurtik uztailaren 4ra bitarte.

Bi peoiren kontratazioa

Langile berriak uztailean hastea aurreikusten da. Lan-deialdian izena emateko baldintza hauek bete beharko dira:

  • Egoera fisiko ona.
  • Langabezian egotea eta LANBIDEn izena emanda egotea hautagaitza bidaltzen den unean.
  • Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea. Gutxienez A1 edo AISA titulua eskatuko da.

Baldintza horietaz gain, positiboki baloratuko dira ondorengo ezaugarri hauek: soraluzen Erroldatuta egotea eskaintza hau argitaratu aurretik, euskararen ezagutza, peoi lanetan esperientzia egiaztatua eta B gidabaimena.

Izen-ematea

Enplegu-formazio deialdian izena eman daiteke dagoeneko, eta epea zabalik egongo da uztailak 4ra arte arte. Horretarako hiru bide egongo dira:

  • Kalebarren 8ko Enplegu Zentroan, martitzen eta eguenetan 08:00 - 15:00 bitarte.
  • Elgoibarko Lanbideren bulegoan, astelehenetik barixakura 8:30 - 14:00 bitarte.
  • Online, Lanbideren webgunean.