Joan den eguenaz gero, egunero argitaratzen da udalaren webgunean eta sare sozialetan Santiago eta Santa Ana jaien egitarauaren berri ematen duen bideo laburra. Gaur argitaratu da azkenaurrena, uztailaren 25eko programazioa azaltzen duena. Honekin, herritarrek ekintza bakoitza hobeto irudika dezaten eta jaietan zehar izango diren ekitaldi zein musika proposamenak ezagut ditzaten nahi da.
Hona hirugarren bideo laburra, uztailaren 25eko egitarauarekin:
Herri bazkariko tiketak erosteko azken eguna
Tiketak erosteko azken eguna: uztailak 20, astelehena

Danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko aukera
2024ko jaietan berreskuratu zen danborrada atzera ere, soraluzetar ugariren parte-hartzea duen herri ekimen handia; horrekin batera, danborrada udaletxetik ikusteko aukera ere izan da azken bi urteotan. Proposamen horrek izandako harrera ona ikusita, aurtengoan ere Danborrada Soraluzeko Udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eman nahi zaie herritarrei. Horretarako, aurrez izena eman beharko da, eta bi bide daude horretarako:
- Aurrez aurre, udaletxeko harrera bulegoan, astelehenetik barixakura 9:00 - 14:00 bitartean.
- Online, ondorengo galdetegia beteta: danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko izen-ematea.
Bihar, martitzena, uztailaren 21a izango da izena emateko azken eguna, eta toki baino izen-emate gehiago badaude, zozketa bidez aukeratuko dira parte-hartzaileak eta banaka abisatu.