Soraluzeko Arrozak ekimenak girotu zuen herria jaien aurreko astebukaeran; ostean, eguenean, Gazte egunarekin abiatu ziren aurtengo jaiak. Kanoikadaren ondoren hiru egunetan zehar ekimen ugariz gozatzeko aukera izan da uztailaren 24tik 26ra bitarte.
Jaiak aurrera ateratzeko herritar ugari aritu dira lanean: norbanakoak, herri eragileetako kideak, udal langileak eta baita zinegotziak ere. Soraluzeko Udalak guztiak zoriondu eta eskertu nahi ditu; baita antolatutako ekimenetara hurbildu diren herritarrak ere.
Udalak bereziki azpimarratu nahi du aurtengo jaiek izan duten kutsu partehartzailea eta batean zein bestean gailendu den giro goxo eta umoretsua, herri bizigarriago baten oinarria eraikitzeko ezinbesteko baitira.
Aurtengo Santiago eta Santa Ana jaiak amaitu berritan Soraluzeko Udalak balorazioa osatu nahi du soraluzetarrekinbatera. Herritarrek balorazioa egiteko aukera izango dute, galdetegi honi erantzunez: 2026ko jaien balorazio galdetegia