Hamar urteko ibilbidea dauka Soraluzeko euskarazko irakurle taldeak; gaztelerazko irakurle taldea, berriz, 2026ko urtarrilean hasi zen. Dozena pasa irakurle elkartzen da talde bakoitzean Ainhoa Aldazabalek eta Mónica Leivak gidatuta, hurrenez hurren.
Irakurle taldeen helburua, euskarazkoa zein gaztelerazkoa, irakurgai baten inguruan solasean aritzeko tartea hartzea da, hark lantzen dituen gaiak aztertu, hausnartu eta ikuspuntuak partekatzeko. Finean, irakurketa bezalako jarduera indibidual bat kolektibo bilakatu eta aberastean datza.
Baina ez hori bakarrik, irakurle taldeak topaleku sozialak ere badira. Profil ezberdinetako jendea elkartzen da taldeetan, ideia eta ikuspegi berriak ezagutzeko aukera ematen du; nork bere iritziak eman eta besteenak entzun eta errespetatu.
Ikasturteko programazioa
Euskarazko zein gaztelerazko irakurle taldeetako kideek bi hilean behin irakurgai bana izango dute, kontrako hilabeteetan. Modu honetan, bi taldeetan parte hartu nahi duten pertsonei horretarako aukera eman nahi zaie.
Euskarazko irakurle taldea
Astelelehenetan biltzen da, 19:00etan udal liburutegian, irailetik maiatzera bitarte.
Maiatzak 17: Etxe bat norberarena, Yolanda Arrieta

Gaztelerazko irakurle taldea
Eguaztenetan biltzen da, 18:30ean, udal liburutegian, urritik ekainera bitarte.
Ekainak 16: El viaje vertical, Enrique Vila-Matas

Funtzionamendua eta izen-ematea
Irakurle taldean izena ematen duten pertsonak bi hilean behin elkartuko dira, urtarriletik maiatzera bitarte, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko; liburuak udal liburutegian bertan eskuratu ahal izango dira. Izena emateko baldintza bakarra, liburutegiko kide izatea izango da; doakoa da eta momentuan bertan egin daiteke.
Izena eman edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, udal liburutegiarekin harremanetan jarri behar da.
- Aurrez aurre, udal liburutegian, astelehentik eguenera 11:00 - 13:00 eta 16:30 - 19:30; barixakutan 11:00 - 13:00. *Udako ordutegia irailaren 11ra arte (10:00 - 13:00)
- Telefonoz edo whatsappez, 943752074 telefonoan.
- Mezu bat idatzita liburutegia@soraluze.eus helbidera.