Soraluzeko Pertsona Nagusien Kontseiluak udazkeneko plangintza aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Soraluzeko Pertsona Nagusien Kontseiluak udazkeneko plangintza aurkeztu du; irailaren 16an izango da lehen hitzordua.

2026ko otsailean aurkeztu zen Soraluzeko Pertsona Nagusien Kontseilua, adineko pertsonen parte-hartzea eta ongizatea sustatzea helburu.

Kontseiluaren helburu nagusia Soraluzen pertsona nagusien beharrak eta proposamenak entzun eta aintzat hartzea da. Horretarako espazio parte-hartzaile eta inklusiboa da Pertsona Nagusien Kontseilua, non adineko pertsonek beren ideiak eta kezkak partekatu ahal izango dituzten.

Kontseiluaren bidez, Soraluzeko Udalak herritarren ongizatearekiko duen konpromisoa berresten du, erakundeen arteko lankidetza eta herritarren parte-hartzea sustatuz. Bizipoz kooperatiba, pertsona nagusientzako programak diseinatu eta garatzen dituen kooperatiba, arduratzen da kontseiluaren bilerak dinamizatzeaz.

Udazkeneko plangintza

Irailetik abendura bitarte, hilabetez hilabete landuko diren gaien berri eman du Pertsona Nagusien Kontseiluak.

Irailak 16: Garraio publikoa
  • Herrian garraio publikoaren egoera zein den ezagutu. Kexa eta erreguak jaso.
  • Probintzian garraio publikoaren egoera zein den ezagutu eta horri buruzko informazioa partekatu.
  • Jarraian eman beharreko urratsak adostu.
Urriak 7: Zaintza komunitarioko proiektua
  • Bakardade egoera dauden pertsonekin egindako ekintzak errepasatu eta hurrengo urratsak aztertu.
  • Zaintzaileei laguntzeko ekintzak errepasatu eta hurrengo urratsak aztertu.
Azaroak 11: Arrakala digitala eta belaunaldi arteko ekintzak
  • Arrakala digitalari aurre egiteko ereduak aztertu.
  • Belaunaldi arteko ekintza baten esperientzia azaldu.
  • Nola diseinatu pertsona nagusien arrakala digitala eta belaunaldi arteko ekimenen bat uztartuko duen esperientziaren bat.
Abenduak 2: Etxebizitza plana
  • Etxebizitza planaren aurkezpen orokorra.
  • Azaldu etxebizitza planak nola jasotzen duen etorkizuneko pertsona nagusien etxebizitza eredua. Ekarpenak jaso.

Izen-ematea

Pertsona Nagusien Kontseilua irekita dago bertara gerturatu nahi duen edonorentzat, aurrez izena emanda. Baita bertan parte hartu ez, baina ekarpen edo proposamenen bat bideratu nahi duen horrentzat ere. Honetarako, hainbat kanal egongo dira une oro irekita:

  • Udaletxeko harrera bulegoan, astelehenetik barixakura, 9:00etatik 14:00tara.
  • Gizarte Zerbitzuetan, astelehenetik barixakura, 9:00etatik 14:00tara.

Doluari buruzko hitzaldia irailaren 22an

Halaber, Bizitzaz harago zaintzea, doluari buruzko hitzaldia ere eskainiko da irailaren 22an Pertsona Nagusien Kontseiluak eta Osakidetzak elkarlanean antolatuta.

Raquel Toca Martínez familia eta komunitate erizaintzako espezialista izango da hizlaria eta sarrera irekia izango da, plazak bete arte.

Eguna: irailak 22, martitzena
Ordua: 18:00 - 19:00

Lekua: Kalebarren, 8