Irailaren 14an, astelehena, hasiko dira beharginak Ezozibidea atzeko bidea txukuntzeko lanekin. Besteak beste, hormigoia txukunduko dute, asfalto berria bota, bide zati horretako kutxatila guztiak egokitu eta segurtasuna bermatzeko metalezko bazter-babesak eta barandak ezarriko dira.
Lanak gauzatzeaz Construcciones Lasuen S.A. enpresa bizkaitarra arduratuko da eta 120.252,15€ko kostua izango du. Aurreikuspenen arabera, lanek hilabete eta erdi inguruko iraupena izango dute, eta azaro hasierarako amaituta egongo dira.