Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskola topaketarako, ikaskuntzarako, hausnarketarako eta prestakuntzarako gune bat da, emakumeen* ahalduntzea eta partaidetza soziopolitikoa bultzatzeko helburua duena.
Aurreko programazioen arrakastaren ondoren, Ahalduntze Eskolak udazken-neguko egitaraua kaleratu berri du. Azken egitarauaren baitako ekintzen ostean, ekainean, egindako balorazio-topaketako ekarpenetatik abiatuta osatu du programaketa berria talde eragileak.
Egitaraua aberatsa edizio honetan ere
Hauexek dira Ahalduntze Eskolak urritik otsailera bitarte emakumeentzat* eskainiko dituen ikastaro eta tailerrak, laburrean:
- Indar ariketak 50-65 urte bitarteko emakumeentzat*
- Crochet tailerra: Hariz hari emakumeon* sareak ehuntzen
- Barreterapia tailerra
- Twerk (booty dance) ikastaroa
- Emakumeen* korrika taldea
- Gure bizi energia hobetzen: Chi Kung
- Zineforum feminista
- Soraluzeko emakumeon* arteko topaketa
Egitarau guztia HEMEN dago ikusgai eta datozen egunetan paperean etxez etxe ere banatuko da. Bertan ekintza guztien xehetasunak: eguna, ordua, hizkuntza eta lekua. Ekintza guztiak doakoak izango dira.
Izen ematea martxan
Izen-ematea irailaren 28tik urriaren 9ra arte egongo da zabalik; ikastaroak betetzen ez diren kasuetan, jarduera bakoitza hasi baino hiru egun lehenago amaituko da behin betiko izen-emate epea.
Jarduera guztiek izango dute zaintza zerbitzua, baldin eta gutxienez bi haur badaude eta adingabearen adina gutxienez bi urtekoa bada; beranduenez ere, ekintza baino hiru egun lehenago eskatu beharko da.
Plaza kopurua baino izen ematea handiagoa den kasuetan zozketa egingo da. Zozketa urriaren 13an izango da. Soraluzen bizi diren emakumeek* lehentasuna izango dute.
Izena emateko bi bide egongo dira:
-
Online, ondorengo galdetegia betez: izen-ematea
-
Aurrez aurre, udal bulegoetan astelehenetik barixalura, 10:00etatik 14:00etara.
Izen-emate prozesuan laguntza behar izanez gero, edo jardueraren bati buruzko informazio gehigarria nahi izanez gero 943753043 telefonora deituta edo harrera@soraluze.eus helbidera idatzita lor daiteke.