"Ipuin porrusalda" kontaketa eskainiko du Amaia Egidazuk urriaren 7an, 4 urtetik gorako haurrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

"Ipuin porrusalda" kontaketa eskainiko du Amaia Egidazuk urriaren 7an, 4 urtetik gorako haurrentzat; gonbidapenak eskuratu daitezke dagoeneko.

Apirila liburuaren hilabetea bada, liburutegiena urria da; izan ere, hilaren 24an ospatzen da liburutegien eguna. Horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira Soraluzeko udal liburutegian egun seinalatua ospatzeko, besteak beste, ipuin kontaketa saioa, Poropopoesia poesia sortzaile tailerra, gaztelerazko irakurle taldea eta DBH1eko ikasleen bisita liburutegira.

Ikasturteko lehen ipuin kontaketa

Urriaren 7an, eguaztenean, egingo da ikasturteko lehen ipuin kontaketa saioa, Amaia Egidazuren eskutik. Ipuin porrusalda kontaketa eskainiko du 4 urtetik gorako neska-mutikoentzat.

Saioan parte hartu nahi izanez gero, gonbidapena eskuratu beharko da bi bide hauetatik:

  • Online, bibe.me atarian: Ipuin porrusalda
  • Aurrez aurre, udal liburutegian, astelehenetik eguenera 11:00 - 13:00 eta 16:30 - 19:30 bitarte edo barixakutan 11:00 - 13:00 tartean.

Ipuin kontaketaren orduan ludotekan dagoen taldea ludotekako hezitzaileekin etorriko da saiora, beraz, haur horiek ez dute gonbidapenik eskuratu beharko.