Soraluzeko ibai-paisaiaren Plan Integralaren baitan, lan-jardunaldi bat antolatu da herritar zein eragileentzat azaroaren 7an

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Soraluzeko ibai-paisaiaren Plan Integralaren baitan, lan-jardunaldi bat antolatu da herritar zein eragileentzat azaroaren 7an; dagoeneko eman daiteke izena.

Deba ibaiko ibai-paisaiaren Plan Integrala azken fasean sartu da dagoeneko.

Joan den udaberrian antolatutako ibilaldi didaktikoak zein herritar, erakunde, eragile eta Haur eta Nerabeen Kontseiluekin elkarlanean egindako lanketek lagundu dute ibai-planaren helburu orokor eta espezifikoak zehazten. Diagnostikoaren bigarren fasea osatzen zuen ekintza multzo horrek.

Hirugarren eta azken fasean, ostera, aurrez finkatu diren helburuekin aurrera egiteko ekintzak eta leku potentzialak zehaztuko dira, tokiko errealitatearekiko modurik fidelen eta koherenteenean. Horretarako, antolatzaileek herritarrekin eta eragileekin lan-jardunaldi bat antolatu dute.

Lan-jardunaldia

Lan-jardunaldia mahai tematikoetan antolatuko da: konponbide zehatzetan, baldintzatzaileetan (etorkizuneko esku-hartze irizpideak), egingarritasunean (baliabide
ekonomikoetan eta giza baliabideetan oinarrituta) eta alde guztiek hartu beharreko konpromisoetan sakontzeko. Jardunaldi luzea eta mamitsua izango da, baina atsedenerako eta jan-edanerako tarteak ere izango dira. 

Antolatzaileek eragile zein soraluzetar oro animatzen dute lan-jardunaldian parte hartzera. Jardunaldiaren antolakuntza eta martxa ona bermatzeko, aurrez izena ematea beharrezkoa izango da, ondorengo estekaren bidez: izen-ematea

Eguna: zapatua, azaroak 7
Ordua: 10:00 - 13:00

Lekua: Herri Antzokia