EUDELen deialdiarekin bat eginez, Soraluzeko Udalak minutu bateko isiluneko elkarretaratzea egingo du gaur, urriak 28, eguaztena, 20:00etan, Plaza Barrixan.
Horrela, Toledoko tren-istripu larriaren biktimak omendu nahi ditu, eta elkartasuna adierazi nahi die hurbileko pertsonei eta Gaztela-Mantxako herri osoari.
Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu elkarretaratzean parte hartzera.
