Asteburu honetatik aurrera kiroldegiko frontoia jolasgune bihurtuko da zapatutan eta irristaketarako espazio domeketan, gurasoen arteko auzolanari esker.

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Iazko esperientzia positiboki baloratu ondoren, gurasoen arteko auzolanean oinarrituta, kiroldegiko frontoia irekitzeari ekingo zaio zapatu arratsaldetan ume, gazte eta familiei jolaserako eta domeka goizetan irristaketarako aukera emanez.

Aisialdia Elkarrekin lan-taldearen ekimenez hasitako dinamikak jarraipena izango du aurtengoan ere. Iaz urtarrilean hasi arren, aurtengoan eguraldi hotzarekin batera jarriko da martxan asteburu honetatik aurrera. 

Soraluzeko ume, gazte eta familiei negu giroan aterpe bat eta aisialdiaz elkarrekin gozatzeko gune bat eskaini asmoz, familiei proposamena egin zaie beste behin azarotik martxora bitarteko asteburuetan auzolanean kiroldegiko frontoia irekitzeko. 

Ekimenean arduradun gisa parte hartzeko interesa azaldu zuten familiekin bilera egin zen eta bertan adostu ziren ekimenaren funtzionamendua eta arauak.

Familia batzuk dagoeneko izena eman badute ere, aukera dago oraindik libre gelditu diren asteburuetan txanda gehiago egiteko. Egunen bat arduradun barik geratzen bada, ez da frontoia zabalduko; hori dela eta, lan-taldeak familiak animatu nahi ditu auzolanean parte hartzera. 

Ume eta gazteak zuzenean ekimenaz informazio gunea sortu da, kiroldegiko frontoiko atean. Asteazkenero asteburuetan irekiko den edo ez adieraziko da bertan zuzenean.

Zapatu arratsaldetan, jolaserako eta aterpeaz gozatzeko gunea:

Eguna: Azarotik martxora bitarteko ZAPATUTAN

Ordutegia: 16:30-18:45 bitartean

LH2tik beherako umeak (LH2 barne) heldu erreferente batekin etorri beharko dira derrigorrez. Frontoian ez da jolas antolaturik egongo eta familia bileran adostutako arauak bete beharko dira. Espazioa gurasoen artean txandak eginez irekiko da, oso modu errazean eta bertan eskuragarri jarritako materiala erabiliz; etxetik ere ekarriko ahalko dute bertan aritzeko materiala. Horrez gain, jateko gune bat zehaztuko da, komunak erabilgarri egongo dira eta gustura egoteko espazio bat sortuko da mahai txiki batzuekin eta alfonbra goxo batekin. 

Zehaztutako arauak honakoak dira.

Ekimenaren berri izateko eta frontoia zein zapatu arratsaldetan irekiko den jakiteko whatsapp talde hau jarri da martxan: https://chat.whatsapp.com/Dxyl1GGxi8nGrvhXDg1idR

Domeka goizetan, irristaketa gunea:

Eguna: Azarotik aurrerako DOMEKETAN

Ordutegia: 11:00-12:45 bitartean

Urteak dira Marras Irristaketa taldeko hainbat gurasok antolatuta domeka goizetan irristaketa praktikatzeko kiroldegiko frontoia irekitzen dela. 

Ekimen honetarako arauak ere zehaztuta daude. LH2tik beherako umeak (LH2 barne) heldu erreferente batekin etorri beharko dira derrigorrez. Irristaketa egiteko kaskoa ipintzea derrigorrezkoa izango da eta materialik ez duenak (kaskoa, patinak) irristaketa taldekoak izango ditu eskuragarri erabiltzeko.

Ekimenak arrakasta handia du eta horren berri izateko taldea ere martxan dago:  https://chat.whatsapp.com/C0jmjaoR50FCqVD7t7joaV?mode=gi_c