A11 GREBA OROKORRA

Greba orokorrerako deialdiarekin bat egingo dute udal langileek bihar, azaroak 11

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Azaroaren 11rako, eguaztena, deitutako greba orokorrerako deialdiarekin bat egin dute Soraluzeko Udaleko langileek.

Soraluzeko Udaleko langileek, grebarako eskubidea baliatuz, bihar, eguaztena, azaroak 11, sindikatuek deitutako greba orokorrarekin bat egitea erabaki dute.

Ondorioz, ondorengo udal zerbitzuak itxita egongo dira:

  • Udala
  • Herritarren Arreta Zerbitzua
  • Liburutegia
  • Arane Udal Kiroldegia
  • Ludoteka
  • Dantza Eskola

Zerbitzu minimoak, ostera, udaltzaingoak beteko ditu.