Gaur, eguena, azaroak 12, jarriko dituzte salgai Kontrargik urtero argitaratzen dituen Soraluzeko egutegiak. Azken urteotako arrakastaren ostean, aurten ere, 550 ale atera dira.
Eguen goizean banatuko dituzte 2027ko egutegiak saltokiz saltoki eta tabernaz taberna, eta gaurtik aurrera erosi ahal izango dira, 2 euroren truke, honako lekuetan:
- Okelia harategia
- Iñarra harategia
- Mendizabal okindegia
- Autoservicio Amparo
- Iratxo goxo-denda
- Armendia jatetxea
- Itxaropena Jubilatuen etxea
Beste saltokiren batek ere egutegiak saldu nahi izanez gero, aukera dago eta Udalean egin beharko du eskaera.
Kontrargikoak gehi herritarrenak
Egutegia Soraluzeko paisaiak, lekuak zein jarduerak erakusten dituzten 17 argazkiz dago osatuta, urteko hilabete bakoitzeko argazki bat, gehi azala eta kontrazal berezia; aurtengoan kontrazala lau argazkik osatzen baitute. Argazkiok hainbat lagunek ateratakoak dira, Udalak egindako deiari erantzunez rgutegian parte hartu duten argazkizaleek egindakoak.
Guztira 12 soraluzetarrek parte hartu dute argazkiak bidaliz eta guztien argazkiak hautatu dira; baita Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboko Mikel Valero eta Bittor Murguzur argazkilariek ateratako erretratuak eta Kontrargirekin kolaboratzen duten beste bi kiderenak ere.
Datorren urtean berdin
Datorren urtera begira, formula berarekin segi nahi du Udalak; hau da, herritarren partaidetzaren bitartez osatu egutegia. Hori horrela, urtarriletik irailera bitarteko tartea zabalduko du herritar argazkizaleen argazkiak jasotzeko eta ondoren, jasotakoen artean aukeraketa egingo du egutegia osatzeko.