Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna Zubi Nagusiko zebra-bidea margotuz ospatuko dute, arratsaldeko 7etan, Parekidetasun Batzordeak, Korner Morea taldeak eta Topaguneak.
Aurtengo jaietako egitarauaren azala jantziko duen kartela aukeratzeko lehiaketara aurkeztu diren kartelak erakusketa gelan izango dira ekainaren 27tik 30era, arratsaldeko 7etatik 8:30era.
Soraluzeko Eskola Herritarrak II. Asanblada egingo du ekainaren 27an, arratsaldeko 7etan, udaletxeko saio aretoan, orain arteko ibilbidea aztertu eta aurrera begirako lan-ildoak adosteko.