Pil-pilean elkarteak antolatuta, urteroko talo ikastaroa egingo da Lagun Maiteak elkartean, arratsaldeko 6:30etik aurrera. Izen-emateak elkartean bertan (943751304).
Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak argazki rallyaren XXIX. edizioa antolatu du. Izen-ematea goizeko 8:30etik 9:30era izango da, elkarteak Etxaburueta kalea, 3 helbidean duen egoitzan.
Hondakinen Prebentzioaren Europar Astea dela-eta Kaleko Elkartasun eta kultur Elkarteak bigarren eskuko liburu eta diskoak salduko ditu goizeko 9etatik 2etara, Plaza Zaharrean.