Automobilismo Federazioak Goitondon egingo ditu aurredenboraldiko egiaztapen teknikoak

Ander Gomez 2025eko otsailaren 13a

Asteburu honetan, Euskadiko Automobilismo Federazioak egiaztapen teknikoak egingo dizkie datorren denboraldian parte hartuko duten autoei. Hitzordua Mallabian izango da, Goitondo Beheko industrialdean. Bideoa: EAF-FVA.

Aste gutxi batzuk atzera autoz bete zen Goitondoko industrialdea, Mallabiko Motorshow-aren V. edizioan, eta berdin gertatuko da otsailaren 15eko eta 16ko asteburuan. Kasu honetan baina, ez dago inongo probarik edo erakustaldi berezirik aurreikusita: EAFak deialdia zabaldu du datorren denboraldian modalitate desberdinetan parte hartuko duten gidarien artean, haien ibilgailuei egiaztapen teknikoak egite aldera.

Zapatuan goizez eta arratsaldez egongo dira, 9:00-13:00 eta 15:00-18:00 bitartean; eta domekan goizez bakarrik, 9:00etatik 14:00etara.

Erlazionatuak