Zapatuan ospatu zen Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna Mallabian, 43 urteren ostean. Gazte Alaikoek pilotalekuan hartu zituzten Berrizko, Durangoko, Iurretako, Otxandioko eta Zornotzako taldeak. Bertan berotu —eta pilota partidaren bat jokatu— ostean kalera irten ziren, bandera eskuan eta Jaizaleko txistulariak lagun. Herrigunean bueltatxoa egin ondoren hazi zuten erakustaldi nagusia: Ezpata Joko Handia eta Txikia, Agintariena, Makil-dantza eta Txotxongiloa bezalako bertako piezak dantzatuz. Argazkiak: Lorea Arregi, Txelu Angoitia eta Valentin Mugarza.