Denetarako astia izan dute Urriko Jaietan

Drogetenitturri 2025eko urriaren 27a

Eguraldia gorabehera, denetarik egiteko aukera izan dute bai mallabitarrek, bai jaiak disfrutatzera etorritako bisitariek: dantzatu eta kantatu, duatloian zein frontenisean lehiatu, industrialdean derrapeak egin, ringean borrokatu, kalean manifestatu, pintxo gozoak dastatu... Urriko Jaiek iraun duten hiru egunotako ekintzen laburpentxoa argazki galerian ikusgai. Argazkiak: Mallabiko Udala, Gazte Asanblada, AD Mallabia FT, Asier Barruetabeña, Ander Salegi, Jare Landa.