

Zazpi Pago Elkarteko kideak hasi dira jada datorren urteko lasterketa prestatzen. Zaila izango da aurreko bi edizioetan egindakoa hobetzea, baina ahalegin horretan dabiltza, eta jakinarazi berri dute zein izango den 2026ko egutegian gorriz markatu beharreko data: datorren maiatzaren 23an jokatuko da 7 Pago Mendi Lasterketaren III. edizioa.
