Ados Pilotaren binakako txapelketa Mallabitik pasako da bihar

Ander Gomez 2026ko otsailaren 27a

Maddi Barrokal, Mallabia I. pilotalekuan jokatzen.

Aurreko asteburuetako martxari jarraiki, txapelketa berria hartuko du Mallabia I. pilotalekuak: emakume pilotari profesionalen Ados Pilota elkarteak antolatutako 2026ko Binakako Txapelketa. Argazkiak: Ados.

Ados Pilotaren Binakako Txapelketak joan den abendu bukaeran hasi zuen ibilbidea, Larraintzarren, eta martxoaren 28an izango du final handia, Azpeitian. Bidean Euskal Herriko 25 udalerri bisitatuko ditu, eta Bizkaikoak lau soilik izango diren arren, hauen artean dago Mallabia. Zapatu honetan, otsailaren 28an, izango da hitzordua, 17:00etan, eta sarrerak 5 euroko kostua izango du.


Pilotariak lehian, iazko Mallabiko txapelketan.

Bi partida egongo dira, batean Barrokal-Perez eta Gomez-Agirre bikoteek neurtuko dituzte indarrak; bestean, Iturriaga-Orbegozo eta Oskoz-Arrastia lehiatuko dira. Iaz, Mallabiko pilotalekuan galtzaile izan ziren Oskoz eta Agirre garaipena lortzen saiatuko dira aurten; Barrokal, Arrastia eta Orbegozo, berriz, hura berresten.