Urtero bezala, mallabitarren presentzia ez da falta izan Lilatoian, aurten udalak eskainitako autobuseko plaza minimoak lortzeko zailtasunak izan dituzten arren. Dortsala hartuta ere, mallabitar askok kale egin dute arrazoi desberdinengatik; baina hainbat gaztek erronkari heldu diote eta, hala, bederatzi lagun abiatu ziren Mallabitik Donostiara joan den domekan. Bertan, kanpoan bizi diren beste hainbat mallabitar batu zitzaizkien, baita animatzera joandakoak ere, eta guztiek batera, 36. edizio honetako elastikoa soinean, morez jantzi zituzten Donostia.

Argazkian daude, ezkerretik eskumara, goitik hasita, Jone Zuriarrain Bermudez, Maddi Iriondo Mallagaray, Garazi Madariaga Lizarzaburu, Idurre Galarraga Lekuona eta Alicia Mugarza Aiartzaguena; eta behean, Oihane eta Ainara Mallagaray Revilla, Laura Fernandes Pires, Julene Larrakoetxea Mugarza eta Libe Iraolagoitia Zenitagoia. Segidan, irteerako eta helmugako irudiak bideoan: