Goizean zehar, Eibarko eta Ermuko manifestazio eta piketeetara deituta zeuden mallabitarrak; arratsaldean, elkarretaratzea zuten herrian bertan, udaletxe parean. Hogeita hamar lagunetik gora batu dira, eta bengala eta aldarri artean, gutxieneko soldata 1.500 euroan ezartzea eskatu dute.