2026/04/18 15:45 - 19:00

Kirola

Yum Yardera bisita

Yum Yardera bisita
Mallabia

Mallabiako Udalak antolatuta, nerabeek Yum Yardeko instalazioetara egingo dute irteera, non jarduera fisiko eta dinamikoak garatuko dituzten. Esperientzia honek mugimendua, koordinazioa, oreka eta trebetasun fisikoak lantzeko aukera emango die, giro ludiko eta aktibo batean. Jardueraren bidez, konfiantza, autonomia eta elkarlana indartzea bilatzen da.

Mallabiko Udalak Zapatuero programaren bidez gazteen garapen integrala sustatzen jarraitzen du, aisialdiaren bidez ikaskuntza eta bizikidetza indartuz. Apirilaren 18ko irteerek aukera paregabea eskainiko dute esperientzia berriak bizitzeko eta elkarrekin gozatzeko.​

15:45etatik 19:00ak arte izatea aurreikusten da. Puntualtasuna funtsezkoa izango da.