2026/04/24 18:00 - 20:30

Suizidioaren prebentziorako eta osasun emozionala sustatzeko jardunaldia

Suizidioaren prebentziorako eta osasun emozionala sustatzeko jardunaldia
Kontzejuzarra, Mallabia

Mallabiko Udalak suizidioaren prebentzioa eta osasun emozionalaren zaintza ardatz dituzten prestakuntza eta sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu apirilaren 24 eta 25erako. Ekimen hau familiei, hezkuntza eta osasun arloko profesionalei zein herritar guztiei zuzenduta dago, eta helburua da laguntza, detekzio eta ongizate emozionala hobetzeko tresnak eskaintzea.

Apirilaren 24ko saioa familientzako saio batekin hasiko da, 18:00etatik 20:30era. Saio honetan haurtzaroan eta nerabezaroan ematen den ondoez emozionala ulertzeko gakoak landuko dira, alerta-seinaleak identifikatzeko baliabideak eskainiko dira eta familia-komunikazioa indartzeko estrategiak jorratuko dira.

Helburu nagusia da osasun emozionala indartzea eta suizidioaren prebentziorako tresna praktikoak eskaintzea.