2026/04/25 09:00 - 20:00

Suizidioaren prebentziorako eta osasun emozionala sustatzeko jardunaldia

Suizidioaren prebentziorako eta osasun emozionala sustatzeko jardunaldia
Kontzejuzarra, Mallabia

Mallabiko Udalak suizidioaren prebentzioa eta osasun emozionalaren zaintza ardatz dituzten prestakuntza eta sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu apirilaren 24 eta 25erako. Ekimen hau familiei, hezkuntza eta osasun arloko profesionalei zein herritar guztiei zuzenduta dago, eta helburua da laguntza, detekzio eta ongizate emozionala hobetzeko tresnak eskaintzea. Gaur goizean, 9:00etatik 14:00etara, hezkuntza eta osasun arloko profesionalei zuzendutako prestakuntza-saioa egingo da. Bertan, hezkuntza-esparruko prebentzioa, detekzio goiztiarra eta familiekin koordinatzeko tresnak landuko dira. Arratsaldean, 17:30etik 20:00etara, herritar guztiei irekitako tailerra izango da. Saio honetan prebentziora aplikatutako gaitasun emozionalak landuko dira, eta erregulazio emozionalerako eta laguntzarako tresna praktikoak eskainiko dira.

Ekimen honen bidez, Mallabiko Udalak herritarren ongizatearekin duen konpromisoa indartzen du, osasun emozionala sustatzeko eta prebentzioa ikuspegi hurbil eta eskuragarritik lantzeko.​