2026/06/04 18:00
Hitzaldia
Mallabiko Udalak ate irekien jardunaldia antolatu du, 2030erako Energia Elektrikoaren Sarearen Plangintza Proposamenaren Ingurumen Azterketa Estrategikoari aurkeztutako alegazioei buruzko informazio argia eskaintzeko helburuarekin. Herritarrei zuzendutako informazio-saioa izango da.
Udalak funtsezkotzat jotzen du herritarrek 2030erako Energia Elektrikoaren Planari eta horrek Mallabian izan dezakeen eraginari buruzko informazio argia eta osoa izatea, bai herritarren osasunari dagokionez, bai ingurune naturalaren babesari dagokionez. Jardunaldian aurkeztutako alegazioen xehetasunak azalduko dira, baita Udalak alegazio horiek aurkezteko izan dituen arrazoiak eta garapen energetiko arduratsua bermatzeko beharrezkotzat jotzen diren neurriak ere.
Bertan izango dira Igor Agirre alkatea, Alberto Arrate abokatua eta Dario Acuña, Granadako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Fisiologia katedraduna.