2026/05/27 09:00 - 13:30
Lehen aldiz, Polizia Nazionalaren unitate mugikorra izango da Mallabian, herritarrei dokumentu ofizialen kudeaketa errazteko eta izapideak udalerrian bertan egin ahal izateko, beste udalerri batzuetara joan beharrik izan gabe.
Honako izapide hauek egin ahal izango dira: Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo pasaportea berritzea, baita NANaren ziurtagiri elektronikoak eguneratzea ere.
Interesdunek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute udal bulegoetan, aurrez aurre edo 943 17 14 61 telefonora deituta. Hitzordurik gabe ez da arreta emango.