Mallabiko tailerren historia ezagutzeko irteera egingo dute barikuan

Ander Gomez 2026ko maiatzaren 28a

Mallabitarrok Egina ekimenak XIV. aldia izango du bihar, hilaren 29an. 18:00ean abiatuko dira Petriletik Goitondora, autoz, eta ibilaldiak ordubete pasatxo iraungo du.

Mallabia industriagune ere bada izenburupean, herria moldatu eta eraiki duten enpresa eta tailerrak bisitatuko dituzte ekintzara batu diren hamar lagun pasak. Ibilbidean zehar, haien historia eta aspaldiko pasadizoak partekatuko dituzte hainbat herritarrek; tartean, Felipe Zelaietak, Jose Ramon Olalde alkate ohiak eta 40 urte atzera Envasa enpresa historikoan lan egindako Mariasun Mendibek. Ibilbidea bukatzean, 19:30 aldera, Arenteiro tabernan elkartuko dira eta kopaue izango dute, Berbalagunen kontura.

Ekintza doakoa da, baina izena ematea beharrezkoa da. Parte hartu nahi dutenek mezua idatzi dezakete 663 070 492 watxap zenbakira edo ermua_berba@aek.eus helbide elektronikora. Kultur Etxean ere eman daiteke izena.