Iaz, Urriko Jaietako ohiko elizpeko txapelketak Ander Martin izena hartu zuen, zendutako pilotari eta pilotazale mallabitarraren omenez. Martxoan, Borrokalari Eguna ospatu zen, kirol eta kultur erakustaldiz beteriko egun osoko jaia. Orain, AD Mallabia FTk eta Mallabia I. Pilota Taldeak Ander Martin Memoriala sortu dute, antolatzaileen esanetan, herriak Martin II.ari zion estimua, bere kirolzaletasuna eta komunitatearekin zuen lotura balioan jartzeko. Gaur –ekainaren 5ean– jokatuko da, pilotalekuan.
Txapelketa 18:30ean jokatu behar zen, baina partaide batzuek hala eskatuta, 20:00etara atzeratu da. Txapelketa hasi aurretik, parrillada egingo dutela iragarri dute klubek, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte batzera.
Bikoteen arteko oreka zaintzeko sistema
Atzo iluntzean egin zen partiden zozketa eta bi multzo egin dituzte. Lau bikotek jokatuko dute A multzoan, partidak 16 tantora jokatuko dira eta gehienez 15 minutuko iraupena izango dute.
- 20:00 Koldo P.-Aitza vs Koldo Z.-Pili
- 20:20 Mikel-Julene vs Jorge-Marian
- 20:40 Koldo-Aitza vs Jorge-Marian
- 21:00 Koldo-Pili vs Mikel-Julene
- 21:20 Koldo-Aitza vs Mikel-Julene
- 21:40 Koldo-Pili vs Jorge-Marian
B taldean hiru bikote arituko dira, eta partidak 22 tantora izango dira, gehienez 20 minutuko iraupenarekin.
- 22:00 Arrate-Unai vs Aitziber-Marcos
- 22:25 Lehen partidako galtzailea vs Itsaso-Oier
- 22:50 Lehen partidako irabazlea vs Itsaso-Oier
23:15ean, A multzoko irabazleak B multzoko bigarren postua egiten duenaren kontra lehiatuko da. 23:35ean, A multzoko bigarrenak B multzokoaren lehenarekin neurtuko ditu indarrak. Finala 23:55ean jokatuko da. Bukatzean, txapelak eta garaikurrak egongo dira irabazleentzat, eta parte-hartzaile denek oroigarri bana jasoko dute.