Mallabiko Udalak antolatutako ekintza. Irteera honetan, parte-hartzaileek eskaladaren mundura gerturatzeko aukera izango dute, modu seguru, ludiko eta egokitu batean. Jardueraren bidez, gorputzaren koordinazioa, oreka, konfiantza eta autonomia landuko dituzte, betiere jolasa eta talde giroa oinarri hartuta.