Mallabiko Udalak antolatutako ekintza. Irteera honetan, parte-hartzaileek abenturaz beteriko jardunaldi batez gozatzeko aukera izango dute natura-ingurune batean, euren adinera eta ezaugarrietara egokitutako jardueretan parte hartuz. Esperientzia honen bidez, autonomia, kofiantza, koordinazioa eta norberaren gaitasunak lantzeko aukera izango dute, betiere ikuspegi ludiko, seguru eta hezitzaile batetik.