Andra Mari jaien egitaraua, bideo eta argazkitan

Ander Gomez 2026ko uztailaren 17a

Aurten, Berbalagunen joskintza tailerreko kideak izango dira Mallabiko Andra Mari jaiei hasiera ematearen arduradunak. Hiru egunez, musika eskaintza zabala egongo da, kale animazioekin, bertso-saio musikatuarekin eta Olatz Salvadorren kontzertuarekin; herritarrak lehia betean murgilduko dira karta-jokoetan, herri-kiroletan, pilotan, eta paella eta marmitako lehiaketetan; eta ume zein nagusientzako jolasek eta dastaketek borobilduko dute egitaraua.

Abuztuaren 14an, 15ean eta 16ean ospatuko dira Mallabiko jaiak. Segidan, Udalak zein herriko kolektiboek antolatutako ekintzen egitarau osoa, egunez egun:

Abuztuak 14  barikua - UMEEN EGUNA

11:30-13:00 Mallabiko Trikitilarien kalejira, herrigunean

https://barrena.tokimedia.eus/public/d2/2024_33/8687/argazki/57447_1723840135.jpeg

12:00-14:00 / 16:00-18:00 Haur-parkea, frontoian eta parkean

18:00 Apar festa, parkean

https://barrena.tok-md.com/argazkiak/IbU/IMG_0960.jpeg

19:00 Txupinazoa: Berbalagunen Joskintza tailerrekoen eskutik, udaletxetik

https://barrena.tokimedia.eus/public/d2/2024_33/8681/argazki/57319_1723675573.jpeg

Ondoren Kale animazioa: Me vale madre taldea, herrigunean

19:30 Txokolatada, plazan (euria bada parkeko aterpean)

https://barrena.tokimedia.eus/public/d2/2025_33/13360/argazki/86678_1755253240.jpeg

21:30 Pilota partidak, Mallabia I. pilotalekuan

ZUBIZARRETA III – MORGAETXEBARRIA // REKALDE – ALDABE
ELORDI – MARIEZKURRENA edo ALBISU // ZABALA – IMAZ

  • Sarrerak abuztuaren 3tik 13ra salgai udaletxean, 18 euroan (langabe, ikasle, jubilatu eta pentsionistentzat 12 euroan).
  • Partidu egunean leihatila 21:00etan zabalduko da eta sarrerak 25 euroan egongo dira salgai.

23:00 Erromeria: Laprast taldea, plazan

Abuztuak 15, zapatua - ANDRA MARI EGUNA

11:00 Meza, Jasokunde parrokian

12:30 Mallabiko dantzariak, frontoian

13:00-14:00 “Mute” zirko-antzerkia, OLHko institutuko kantxan

13:00-15:00 Erromeria ibiltaria EinGO taldearekin, herrigunean

https://barrena.tokimedia.eus/public/d2/2024_33/8684/argazki/57351_1723759113.jpeg

17:00 Tute txapelketa, Kontzejuzarrean

https://barrena.tok-md.com/argazkiak/xOF/karta-joko_txapelketa.jpg

  • Izen-ematea: 10 euro bikoteko
  • Sariak:
    • 1. saria 120 euro eta garaikurra
    • 2. saria 100 euro
    • 3. saria 80 euro
    • 4. saria 60 euro

17:00 Mallabiko Gizonezkoen XXXVI. eta Emakumezkoen VI. Harri-jasotze Saria Harri Txikia, frontoian

https://barrena.tokimedia.eus/public/d2/2025_33/13369/argazki/86716_1755344883.jpeg

  • EMAKUMEZKOAK
    62,5 kiloko zilindro zaharra eta 62,5 kiloko bola
    Ane Zestau (Barañain), Leire Olea (Gernika), Ziara Zabala (Gernika) eta Malen Morandeira (Aia).
  • Gizonezkoak
    100 kiloko zilindro zaharra eta 100 kiloko bola
    Hodei Amezkoa (Etxebakoitz), Mikel Lopetegi Urra (Zarautz), Xuban Zumeta (Zarautz), Gari Elorriaga (Gernika), Unai Osa (Ondarroa), Eneko Bilbao (Kortezubi), Jon Gisasola Zelai IV.a (Mallabia), Aritz Abendibar Bengo (Mallabia), Miguel Angel Palomar (Segovia) eta Petre Bulgarea (Palacios de Goda, Avila).

19:30 'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua, plazan (euria bada elizpean)

https://barrena.tokimedia.eus/public/d2/2024_33/8684/argazki/57369_1723759118.jpeg

  • Bertsolariak:
    • Aner Peritz
    • Ane Labaka
    • Miren Amuriza
    • Araitz Katarain
  • Gai-jartzailea: Maite Berriozabal
  • Musikariak: Araitz Bizkai eta Oihana Landa

22:30 Olatz Salvador, parkean

Abuztuak 16, domeka - SAN ROKE EGUNA

12:00 Meza, Jasokunde parrokian

11:00 Paella eta marmitako lehiaketak, plazan

https://barrena.tokimedia.eus/public/d2/2025_33/13371/argazki/86811_1755383169.jpeg

  • Oharra: Marmitakoa 13:00etarako aurkeztu behar da eta paella 13:30erako.

14:00 Paella eta marmitako lehiaketako sari-banaketa, plazan

https://barrena.tokimedia.eus/public/d2/2025_33/13371/argazki/86809_1755383169.jpeg

  • 1.sariak: 110 euro
  • 2. sariak: 55 euro

14:15 Jubilatuen bazkaria, Kontzejuzarrean

https://barrena.tokimedia.eus/public/d2/2024_33/8687/argazki/57456_1723840137.jpeg

16:00 Iñaki Basaberen kontzertua jubilatuentzat, Kontzejuzarrean

17:30 Kuadrillen arteko jolasak Gazte Asanbladaren eskutik, parkean

https://barrena.tokimedia.eus/public/d2/2024_33/8687/argazki/57466_1723840262.jpeg

20:00 Txerri errea eta sagardoa, plazan

https://barrena.tokimedia.eus/public/d2/2025_33/13373/argazki/86865_1755463944.jpeg

20:30 Erromeria: Luhartz taldea, plazan

Ondoren DJ Bull, plazan

Bull - Basques on Decks