Andra Mari jaietako bertso-saio musikatuan izango da Araitz Katarain

Ander Gomez 2026ko abuztuaren 12a

Araitz Katarain.

Hirugarren urtea da Ez da kasualitatea bertso-saioa ospatzen dela, eta lehen aldia Mallabiko ordezkaritza izango duena. Andra Mari Egunean egingo da, 19:30ean, plazan –euria bada, elizpean–.

Araitz Katarain Mugarza mallabitarra lehen aldiz batuko da Andra Mari Eguneko bertso-saio musikatura. Kantuan lagun izango ditu Aner Peritz zarauztarra eta azken hiru urteetan etorri diren Miren Amuriza berriztarra eta Ane Labaka lasartearra. Aurten ere Araitz Bizkai eta Oihana Landa arituko dira flautan eta gitarran, eta Maite Berriozabal izango da gai-jartzailea.

Segidan, iazko bertso-saioaren mostratxoa entzungai:

Bideoa: Estibalitz Gonzalez.